Andoaingo inauteriak amaitu eta biharamunean Santa Ageda bezpera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 30a, 20:46

Egutegiak errenkadan dakartza aurten ospakizun eta ohitura zaharrak. Inauterietako desfilea larunbatean, San Blas eguna igandean eta Santa Agedako erronda astelehenean. Ohi baino goizago iritsi dira ekitaldi gehienak. Aste Santua, beraz, negua bukatzear iritsiko da. Martxoaren erdialdera izango da.

Karrozak eta konpartsak kalez kale irten eta biharamunean Santa Agedako erronda egingo dute Andoainen eta Urnietan.

INAUTERI GIROA
Mozorro festa pasa den larunbatean abian jarri zen, kaldereroen kalejirarekin. Zeresana eman du Andoaingo udaletxeko balkoitik kaldereroek adierazitako guztia. Ostegun eta ostiral honetan ikastetxeen txanda izango da bi herrietan eta asteburuari begira
Andoaingo herrigunean konpartsak eta karrozak nagusituko dira.

Otsailak 1, ostirala
16:30 Haur parkea, Goikoplaza.
19:00 “La Ruleta de la Fortuna” Gazte Lokalean eta Koadrilen afaria bertan.
19:00 Gora Kaletxiki txarangaren kalejira.
21:30 Yllana taldeak “Pagagnini” antzezlana aurkeztuko du Basteroko auditorioan.

Otsailak 2, larunbata
09:00  Diana Andoaingo dultzaineroekin.
12:00-13:00 Soinuak eskolako ikasleen kalejira.
12:00-13:30 Konpartsen poteoa, Gauerdi Txarangak lagunduta.
17:00  Konpartsa eta mozorro guztiek inauteri desfileari hasiera emango diote. Desfilea Txitibar plazatik aterako da, Goikoplazara arteko bidea egingo duelarik. Ondoren Txarangak eta konpartsak ibiliko dira kalez kale 20:30ak arte.
23:00-03:00  Abiba diskojaia Nafarroa Plazan.

Otsailak 3, igandea
09:30  Diana dultzaineroekin.
12:00 Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale ibiliko dira herrian zehar.
17:00 Kanpanolue ikuskizuna Goikoplazan.
20:00  Sardinaren segizioa Goikoplazatik irtengo da. Segizioan parte hartzen duten guztiak lutoz jantzita eta kandela eskuan dutela.
20:45 Sardinaren ehorzketa Zumea Plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!