Lankidetza hitzarmenak munduko herriekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 30a, 14:19

Andoaingo udal aurrekontutik ia ehun mila euro (hamasei milioi pezeta) garapen bidean diren herrialdeetara bideratuko da.

Diru hori beharrean dauden herrietan egitasmo zehatzak bideratzeko erabiliko da. Jasotako proposamenak askotxo izan dira, denetara hogeita hiru. Ezin deneri erantzun eta iazko abenduan Udaleko Gizarte zerbitzuetako lansailak hamairu egitasmo diruz laguntzeko erabakia hartu zuen. Aurreko ostiralean, beraz, eskaera onartu zaien erakundeetako ordezkariekin hitzarmena sinatu zen.

0,7%tik 1,2%ra
Sergio Barreiro Gizarte zerbitzuen batzordeko lehendakariak gogora ekarri zuenez, 1997tik 2007ra udal aurrekontuaren 0,7% garapen bidean diren egitasmoetarako bideratu da. 2008a aurrerapausua emateko urtea dela iragarri zuen, laster eztabaidatu eta onartuko diren udal aurrekontuetan garapen bidean diren herriei emandako laguntza 1,2% eskaintzea proposatuko baitu.
Hauexek dira Udalak diruz lagunduko dituen egitasmoak:
1-Integrazio eta irisgarritasun egitasmoa Nikaraguan.
    Mundu solidarioa helburu.
2-Pam-pam eremuan emakumezkoen gunea sortzeko egitasmoa, Afrikako Beninen.
    Misiones Diocesanas Vascas.
3-Oinarrizko hezkuntza babesteko egitasmoa, Pakistango Machulu herrian.
    Felix-Baltistan fundazioa.
4-Afrikako Ginean Lanbide Heziketarako eraikina.
    Proyde-Proega.
5-Senegalen nekazal jarduera babesteko egitasmoa.
    Bakerako lankidetza.
6-Gazte amatasun programa Txileko Cerro Navian.
    Misiones diocesanas.
7-Boliviako osasun alorreko egitasmoak indartzeko laguntza programa.
    Denok osasunaren alde.
8-Chernobilen lagunak.
9-Tibeten lehen hezkuntza sustatzeko ekimena.
10-Boliviako emakumeen aldeko egitasmoa.
    Taupadak.
11-Azpiegitura egitasmoak El Salvadorren.
    Solidaritza batzordea.
12-Emakumeen antolakuntza sustatzeko egitasmoa El Salvadorren.
    Mugen gainetik.
13-Nikaraguan nekazal kooperatiben aldeko egitasmoa.
    Paz y Tercer Mundo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!