Andoaingo EAE-ANV alderdiak aurkeztu nahi zuen mozioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 30a, 12:09

ANDOAINGO UDAL OSOKO BILKURARI MOZIOA
"Maiatzaren 27ko udal hauteskundetatik hilabeteak pasa dira. Asko dira ordutik ona eman diren gertakari eta egoerak, bai  Euskal Herri mailako egoerari dagokionean eta baita ere Andoainen bertan ere".

Ezin dugu Andoainen bizi dugun egoera, Euskal Herri mailako egoera orokorraren baitatik aldendu.

Esan bezala hilabete ugari pasa diren arren, maiatzaren 27ko udala hauteskundeen testuinguruan andoaindarrok  bizi genuen hura errepikatzen ari da oraingoan ere.
Herritar sektore zabal baten hitza eta erabakia zapaldua izaten ari da, ezkertiar eta abertzaletzat gure burua definitzen dugunok , aukera politikorik gabe uzten gaituzte. eta honen aurrean galdera xinplea da, non geratzen dira gure eskubideak, non geratzen dira 1.500 andoaindarron eskubideak.

ANV baldintza zailenetan bigarren indar politikoa da, horrela nahi izan dute andoaindarrek, baina hori ez da islatzen andoaindar guztien gertueneko instituzioa omen den Udal honetan.
Eta oraingo honetan ez soilik Andoain eta hainbat herritarrak aukera politikorik gabe utziko baizik eta Euskal Herri osoko ezkertiar eta abertzale diren horiek guztiak aukera politiko gabe garatuko dira, abian jarri nahi duten  ANVren ilegalizazio prozesu eta suspentsioaren bidez.

Ezker abertzalea desagerrarazte saiakera eroan, bere ekinbide politiko guztia deuseztatu nahi dute, eta beren legeen arabera funtzionatzeko eskatzen dioten horiez ezker abertzaleari, sasi demokraziaren mahaitik kendu nahi dute ezker abertzalea.
Gatazkaren politiko armatuari konponbidearen aukera historikoari ezetz esan eta Estatuak gatazka eta sufrimenduaren luzamenduaren aldeko apustu egin du. Euskal Herrian salbuespen egoera jarri dute, eta horretarako Estauak bere makinaria polizial, politiko, judizial eta mediatiko guztia norabide horretan jarri du.. Zerrenda luzeegia da tamalez: tortura basatienak, dispertsio politika hiltzailea, edota 18/98 bezalako auziak non nazio eraikuntza ilegalizatu eta espetxera kondenatzen duten. Eta esan bezala azken indar politiko eta ekinbide politiko ororen desagertzen nahia.

Estatuan independentista izatea ilegala omen da, independentista izatea terrorista omen da. Marko honetatik ezinezkoa da Euskal Herritarren eta andoaindarren hitza eta erabakia, borondatea errespetatzea eta garatzea. Egunero ikusten ari gara.

Bestelako markoa behar dugu euskal herritarrok, guztien oinarrizko eskubideak bermatu direnak, eta berean hitza te erabakia errespetatuko dutenak.
 
HAU GUZTIA DELA ETA HONAKO MOZIOA AURKEZTEN DUGU UDAL OSOKO BILKURAK EZTABAIDA ETA ONAR DEZAN:

  1. Udal honek irmoki salatzen du ezkertiar eta abertzaletzat beren burua kontsideratzen duten andoaindar guztien borondatearen aurkako erasoak.
  2. Udal honek argi agertu eta salatu nahi du, ez dela zilegi ustezko demokrazia eta Estuaren izenean, Estatu baliabideak herritarren zapalkuntzaren norabidean jartzea.
  3. Udal honek, euskal herritarren aurkako salbuespen egoerarekin amaitzea eskatzen dio espainiar gobernuari.
  4. Euskal Herriaren eskubideak aitortu eta euskal herritar guztiok gure etorkizuna libreki eta aukera politiko guztien artean erabakitzeko ahalmena bermatzeko marko demokratiko adostuaren aldeko hautua egiten dugu.
  5. Andoaindarron hitza, erabakia eta nahia errespetatzeko konpromisoa hartzeko borondatea agertzen du Udal Batza honek. Udala herri borondate horren isla bilakatu dadin bideak ipintzeko konpromisoa hartzen dugu. Halaber, ANV alderdiak maiatzern 27an jaso zituen 1.465 bozken balio politikoa errespetatuz, indar politiko honi dagozkion 4 hautetsiei, beraien jarduna bermatzea da gure borondatea, horretarako eta honen berme gisa, zinegotzi hauen betebehar nahiz eskubide politikoak onartzea da gure erabakia.
  6. Azkenik ANVren balizko ilegalizazioaren aurkako gure postura adierazi, eta Estatuari herritarren aukera politiko guztiak eta huen jardun librea errespetatzeko exijitzen diogu.
  7. Onartutakoa herritarrei zein komunikabideei helaraziko zaie.


Andoainen, 2008ko urtarrilean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!