Udal ordezkarien ordainsaria aztertu gabe geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 30a, 11:23

Udalaren Osoko ohiko batzarraldia 08:30tan hasi eta azkar batean amaitu da, iragarrita zegoen baino ordu erdi lehenago. Udal Batzarraldian EAE-ANVk zazpi puntuko mozioa aurkezteko asmoa zuen.

Udalaren osoko ohiko batzarraldia goizeko bederatzietarako deituta zegoen baina iragarritako ordua iristeko hamar minutu falta zirela korporazio kide guztiak batzar aretotik kanpo zeuden. IUko, PPko eta PSE-EEk ordezkariak kanpoaldean ziren eta EAko nahiz EAJko ordezkarien arrastorik ez.

Udalaren Osoko ohiko batzarraldia 08:30tan hasi eta azkar batean amaitu zen. Alkatetzan jasotako erantzunaren arabera, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egitekoa zen batzarraldia dela eta Andoaingoa aurreratu egin zen. Arrazoiak arrazoi, joaten diren hedabideei edota ager daitezkeen herritarrei begira ez legoke gaizki alldaketak behar den moduan eta garaiz jakinaraztea.

UDAL ORDEZKARIEN ORDAINSARIAK
Udal ordezkarien ordainsari berriak ezartzeko aztergaia mahai gainean geratu zen, EUDEL udalen elkarteak agertu dituen zalantzak argitu arte. Ordainsarien aztergaia, beraz, orain ez bada hurrengo batzarraldiren batean aztertu eta onartuko dira. Ordainsariak nabarmen igoko direla dirudi.

EAE-ANV
Batzarraldian ezker abertzaleak zazpi puntuko mozioa aurkezteko asmoa zuen. Mozio horretan, funtsean, EAE-ANVk udal hauteskundeetan lortu zuena errespetatzea eskatzen zen. Baita haien ilegalizazio asmoaren aurkako postura ere adieraztea. Udallaren Ohiko batzarraldia aurreratuta, ANV mozioa aurkeztu ezinik geratu zen.
[Mozioa aiurri.com gunean aurki daiteke]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!