Ostegun Gizeneko egitaraua

Herriko ikastetxeetako haur guztiak arratsaldeko 15:00etan herriko plazan mozorroturik bilduko dira bihar, Iñauteriei hasiera emateko.

Arratsaldeko 15:00etan, mozorro koloretsuak soinean hartuta, ikastetxeetako haur eta gazteak herriko kaleetan barrena abiatuko dira kalejiran, Incansables txarangarekin batera. Kalejira eta gero, urteroko merienda banatuko da Errebote plazan: ogia, txokolatea eta laranja. Arratsaldeko 18:00etan, urteroko tradizioari jarraiki, haurrentzako pelikula eskainiko da Gurea antzokian doan: "Unibertsolariak:munduaren ertzaren bila".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!