Andoaingo ezker abertzalearen oharra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 28a, 13:35

Pasa den urtarrilaren 26ko ekimenaren inguruan ezker abertzaleak balorazioa eta hausnarketa igorri du Aiurrira:

“Honako mezu honen bidez, gaur Andoaingo herrian , "andoaindarron borondatea errespetatu, ilegalizaziorik ez" lelopean  70 lagun inguruk burutu dugun argazki masiboaren berri ematen dizuegu.

Aipatu agiriaren funtsa Andoaindar guztiok, aukera politikoa izateko dugun eskubidea da, eta berau errespatatua izateko dugun eskubidea aldarrikatu nahi dugu., Independentziarena barnea.

EAE-ANV Andoaingo bigarren indar politikoa izan arren pasaden maiatzeko  hauteskundeetan, andoaindarron hitza eta borondatea zapaldua izan. Zapaldua den bezala azken eraso eta ilegalizazio prozedurekin.

Honen guztiaren aurrean, eraso hauei guztiei marra gorria ipintzeko ordua delakoa, hainbat dira agiri honetara atxikitu diren elkarte, mugimendu eta norbanakoak.

Horietako batzuk aipatzearren honakoak daude: Aitor Mendiluze eta Jokin Sorozabal bertsolariak, Mikel eta Eneko Abrego musikariak, KAUTA, GAIZKIÑE eta R musika taldeak, Joxean Barandiaran Andoaingo alkate ohia, AEK, Ikastola eta  La Salleko hainbat irakasle, Sarasolatarrak–dultzaineroak, Andoaingo Gaztetxea, Andoaingo txirrindulari eskola eta Luxio Aranburu-mendizaleen elkarteko kidea, hainbat komertzio, Irunberri kultur elkartea,  Eguzki, Elkarlanean, Segi, Askatasuna, Batasuna, EHE,.. besteak beste.

Hauek guztiekin batera 145etik gora sinatzaile daude: artzai, etxeko andre, ikasle, irakasle, hostalari, zinegotzi, artzai, hezitzaile, jubilatu, administrari, iturgin, diseñatzaile, okin, dendari, langabetu, etba luzea izan dira agiriarekin bat egin eta herritarrak gaur eguerdian atera dugun argazki masibora deitu dutenak.

Lerro hauen bidez argazkia eta  gaur publiko egin dugu agiria bideratzen dizuegu.

Eta jakinarazten dizuegu ekimen honekin aurrera jarraituz, eta herritarron hitza errespeta dadin exigituz; asteazkenean burutuko den udal plenora, ANVk mozioa bideratuko duela, oztopoak oztopo.

Amaitzeko gogor salatu nahi dugu Ertzaintzaren jarrera probokatzeile, bortitza eta eroa.

10etatik 12etara merkatu gunean burutu den esku orri banaketa eta sinadura bilketan zeudenen gaineko jazarpena handia egin dute: 3 furgonetaz, despliege poliziala eginez, bideo eta argazki kamaraz grabatu, bertako 5lagun identifikatuz, eta atxilotuak izango zirenaren mehatsatuz.

Eta ondoren berriz ere hiru Ertzain furgoneta porraz, kaskoz eta era mehatsakorrean argazkia burutzen ari zen gunera joan, bideoz grabatu eta bestea herritar bat identifikatu dute.

Jarrera honen aurrean, PNV-EA-Ezker Batuari beste behin ere beren polizia armatua herritarron hitza zapaltzeko erabiliz gatazka eta sufrimenduan urratsak ematea dela esan nahi diegu; eta erasoak eraso herritarren ahotsa isiltzea ez dutela lortuko ozen bezain argi esan nahi dugu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!