Eneko Galarraga Toulousen espetxeratuta

Atzo iluntzean jende ugari bildu zen plazan Eneko Galarraga Godoi atxilotuaren egoeraren azken berriak jasotzeko.

Iluntzeko zortzietan Berdura plazan egin zen batzarrean Eneko Galarragak atzo goizean epailearen aurrean deklaratu zuela adierazi zuen Askatasunak, "Enekok gaur goizean deklaratu du Paueko juezaren aurrean. Banda armatuko pertenentzia leporatu diote. Toulousen dago espetxeratuta eta hurrengo asteartean izango da epaiketa". Epaiketa publikoa izango dela jakinarazi zuten eta joan nahi duenak Iratzar elkartean izena emateko aukera izango duela azaldu zuten. Bestalde, atzo goizean izandako iskanbilen berri ere eman zuten. "Atzo goizeko deklarazio hartzearen ondoren, familiako kideak Enekori animoak ematera gerturatu zirenean, paisanoz jantzitako bi poliziak bortizki jipoitu zituzten bi kide. Atxilotuta eraman zituzten, baina zorionez, askatu egin zituzten arratsaldean". Hurrengo asteartean, iluntzeko 20:00etan batzarra izango da berriro plazan, epaiketaren berri emateko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!