Esperientzia Eskola, martxan otsailetik aurrera

Otsailaren 1ean aurkezpen saioa izango da. Hilaren 5ean berriz, klaseak hasiko dituzte, orain arte ekimenean izena eman duten 17 herritaarrek. Baina bada gehiagorentzat ere lekua. Interesatuek astebeteko tartea dute 943 224 143 zenbakira deitu eta matrikulatzeko.

17 herritarrek izena eman dute, lehen aldiz, Urnietan martxan jarriko den Esperientzia Eskolan. Ezagupenak eguneratu asmoz sortu eta 50 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekimena, otsailaren 5ean jarriko da abian. Egun horretan hasiko dute ikasturtea, Esperientzia Eskolako ikasleek. Maiatza amaitu edota ekaineko lehen astera arte, Lekaion bilduko dira asteartero, 16:30-18:30 artean. Lau modulutan banatu dute ikasturtea eta bertan, besteak beste, bizitzako filosofia, teknologia berriak edota komunikazio gaitasunak landuko dituzte. Aipatzekoa da, ekimenaren osagarri gisa, modulu bakoitza amaitzean, herritar ororentzat irekiak izango diren ekitaldiak antolatuko dituztela; hala nola, hitzaldiak edota zine forumak. Elkar ezagutzeko otsailaren 1ean 16:30etan aurkezpen ekitaldia izango da Lekaion. EPA-k duen gelan hain zuzen ere.

Matrikulazioa zabalik
Baina oraindik gehiagorentzat lekua bada, eta izena emateko epea ere zabalik dago. 50 urtetik gora izan eta alor ezberdinetako ezagupenak eguneratu edota gehiago ikasi nahi duenak  943 224 143 telefono zenbakira deitu behar du matrikulatzeko. Ikasgaiak modu arinean ikasi, tarte atsegina igaro eta jendea ezagutzeko primerako aukera eskaintzen du Esperientzia Eskolak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!