Hori dela eta, Andoaingo EAJk, inoiz baino gehiago, ekintza politikoa aldarrikatzen duela adierazi du, "Andoaingo EAJ kideok, elkarbizitza eta ulermena oztopatzen duten traba zein eragozpenik gabeko ekimen politiko eta instituzionala aldarrikatzen dugu.
Horrela, urtarrilaren 26an, larunbatean arratsaldeko 18.00tan, Bilbon ospatuko den manifestaldirako deia luzatzen dizuegu eta bertaratzeko asmotan dagoenak, jakin dezala Andoaingo Batzokiak autobus zerbitzu bat ipiniko duela eta izen eman nahi duenak, batzokira dei dezake. (arratsaldeko, 6:30tatik, 8:30tara; 943 59 26 01)".