Andoaingo inauteriak, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 25a, 13:40

2008ko INAUTERIAK eta KALDEREROAK Urtarrilak 26, larunbata

  • 18:30etan: Kaldereroak ONTZA Elkartetik Kaletxikira eta Goikoplazaraino.
  • 18:45ean, KANPAMENDUA antolatuko dute. Ondoren, herrian zehar kalez kale ibiliko dira.

Ibilbidea: Kale Nagusia, Zumea kalea eta Zumea Plaza eta itzulera ibilbide berdinetik.
Afaria izango da ONTZA Elkartean. Menuaren prezioa: 10 €.

Urtarrilak 31, OSTEGUN GIZENA

  • 15:00etan: Neska-mutiko guztiak joan bitez MOZORROTUTA beren ikastetxeetara. 3-7 urte arteko umetxoak ikastetxean bertan geldituko dira. Bertan, gailetak, gozokiak eta globoak banatuko zaizkie. Gero, 8-12 urte arteko ikasle guztiak Kale Nagusira joateko, honako leku hauetatik irtengo dira:
  • 15:00etan: LA SALLE-BERROZPEko haurrak, LOS PASAI Txarangarekin batera, Kaletxikitik. IKASTOLA eta ONDARRETA ikastetxeetako haurrak, beraien ikastetxeetatik.
  • 15:15ean:, Ikastetxe guztiak, Kale Nagusian, oinezkoen alderdian, Iturbe zapata-dendaren parean elkartu eta denak elkarrekin KALEJIRAN txarangak eta dultzaineroak lagunduta, Juan Bautista Erro, Kaleberria, Bekoplaza, Kale Nagusia, Dr. Huizi eta kanposantuko aldapa igoz, Rikardo Arregi kalea hartu eta Kabia tabernatik zuzenean Goikoplazara. GURASOAK ere anima zaitezte eta mozorrotu denak! Kalejira amaitu ondoren Goikoplazan gozoki eta gailetak banatuko dira.
  • 16:15ean PLAY BACKa Goikoplazan.
  • 17:00etan Potxin eta Patxin PAILAZOAK
  • 17:00etan Txokolatada Jubilatuen Elkartean
  • 17:00etan: BELDURRAREN ETXEA Gazte Lokalean.
  • 18:00etan: Maskara Lehiaketaren SARI BANAKETA Urigain Kultur Etxean. Maskarak erakusgai egongo dira bertan 10’30etik 12’30era eta 18’00etatik 20’30ak arte, urtarrilaren 31n eta tsailaren 1 eta 2an.
  • 19:00etan: Udal Musika Eskolaren KONTZERTU BUFOA Bastero Kulturguneko auditorioan.

Otsailak 1, OSTIRALA

  • 16:30etan HAUR PARKEA Goikoplazan.
  • 19:00etan: “La Ruleta de la Fortuna” Gazte Lokalean eta, ondoren, Koadrilen AFARIA bertan.
  • 19:00etan: GORA KALETXIKI txaranga ibiliko da kaleak alaitzen
  • 21:30etan: Yllana taldeak “PAGAGNINI” antzezlana aurkeztuko du Bastero Kulturguneko auditorioan.

Otsailak 2, LARUNBATA

  • 9:00etan: Diana Andoaingo DULTZAINEROEKIN.
  • 12:00etatik 13:00etara: SOINUAK Musika Eskolako ikasleen kalejira. Ibilbidea: Doktor Huizi 6tik, Bastero ingurura, Kale Nagusia, Eskola kalea, Ondarreta eta Goikoplaza.
  • 12:00etatik 13:30era: Konpartsen poteoa, GAUERDI Txarangak lagunduta, Zubiaurre eta Bastero bitartean.
  • 17:00etan: Konpartsa eta mozorro guztiek INAUTERI DESFILEAri hasiera emango diote,AMBERRIA eta JATORRENAK txarangekin. Desfilea Txitibar plazatik aterako da, Goikoplazara arteko bidea egingo duelarik; ondoren Txarangak eta konpartsak ibiliko dira 20:30ak arte.
  • 23:00etatik 3:00etara ABIBA DISKOJAIA Nafarroa Plazan.

Otsailak 3, IGANDEA

  • 9:30ean: Diana Andoaingo DULTZAINEROEKIN.
  • 12:00etan: INAUTERIEK JARRAITZEN DUTE! Mozorroak nahiz Konpartsak kalez kale ibiliko
  • dira herrian zehar.
  • 17:00ean: KANPANOLUE ikuskizuna Goikoplazan.
  • Goikoplazan.
  • 20:00etan: SARDINAREN SEGIZIOA Goikoplazatik irtengo da MUTIL GAZTEAK
  • Txarangarekin. Segizioan parte hartzen duten GUZTIAK! lutoz jantzita eta kandela eskuan
  • dutela joango dira.
  • 20:45ean: SARDINAREN EHORZKETA Zumea Plazan.
  • Inauterietako giroa herrian nabari eta zabal dadin Jai Batzordeak etxeetako balkoiak eta leihoak globoz eta koloretako oihalez janztera animatzen ditu Andoaingo bizilagunak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!