Atzo iluntzeko batzarrean Askatasunak adierazi zuenez, "polizia frantziarrak Ziburun atxilotu zuen Eneko, bere etxetik ateratzera zihoanean. Handik Baionara eraman zuten. Eneko atxilotzeko eskaera Espainiako euroagindu baten bidez heldu zen. Estatu espainiarrak euroagindua zergatik eskatu duen azaldu beharko du orain. Eta hango fiskalak Madrildik eskatutako agindua onartzen duen edo ez ikusi beharko da. Enekok gaur jakingo du zein arrazoirengatik atxilotu duten. Toulousen espetxeratu eta hurrengo astean egingo diote epaiketa".
Gaur, iluntzeko 20:00etan, egoeraren xehetasun gehiago azaltzeko batzarra izango da berriro plazan. Ondoren manifestazioa.