Polizia frantsesak Eneko Galarraga atxilotu du goizean

Frantziako poliziak Eneko Galarraga Godoi villabonatarra atxilotu du gaur goizean Urruñan. Bihar, epailearen aurrera, Paueko auzitegira eramango dute. Gaur iluntzeko 20:00etan batzar informatiboa egingo da plazan. Ondoren manifestazioa herriko kaleetan barrena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!