Hala, datozen bi urteetarako Andoaingo hiru enpresen babesa izango du herriko kirol taldeak. Mapfre aseguroak, Lixonè eta Txitibar tabernarena hain zuzen. Ekitaldian gogorarazi zenez, hainbat gastuei aurre egiteko laguntza ezin hobea da. Udal ordezkariek, kirola, inbertsio edo apustu ziurra dela azpimarratu zuten. Bide batez, herriko enpresak gainerako kirol taldeak babestera ere animatu nahi izan zituzten. Zumeatarrak taldetik berriz, Kirol Patronatuaren jarrera eskertu nahi izan zuten, emandako laguntzagatik.
TRIATLOI TALDE BERRIA
Ez da ahaztu behar, Zumeatarrak herri mailan kirol talde aitzindaria izan dela. Gertuko txapelketatik nazioarteko probetaraino, neurketa askotan parte hartu dutela. Azken urteetan kide berriekin taldea indartu da eta horrek San Juanetako kros mistoa edota Santa Krutzetako haurren krosa antolatzea ahalbidetu du.
Hemendik gutxira hasiko dute aurtengo denboraldia, sortu berria den triatloi taldearekin.
KIDE IZATEKO DEIA
Atleten bilgunetik, korrikan edota triatloian aritzen diren kirolari andoaindar guztiei, Zumeatarra taldera gerturatzera deitzen zaie. Abantailak ez baitira eskasak; besteak beste, federatua egon, entrenamendu saioetan prestatu edota bidaiatzeko aukera izatea. Informazio gehiago 628 068 842 (Joxean) telefono zenbakian edo zumeatarra@yahoo.es posta elektronikoan.