Euskaraz komunikatzeko gaitasun ederra agertuz, gaia lantzerakoan hausnarketa interesgarri eta umoretsua bultzatu zuen hizlariak partaideengan. Gaur egungo Euskal Herrian gaztetxoen heziketak dituen zenbait ezaugarri ere argitu zituen, baita hobetzeko bide batzuk jorratu ere.
Bestalde, urtarrilaren 18an, Bazkardoko geletan, beste hitzaldi bat izan zen haur txikiagoen gurasoei egokitua, “Gizarteratze prozesuan ematen diren arazo eta gatazken trataera” izan zen Iñaki Toledo psikologoak landu zuen gaia. Bertaratutako guraso multzo zabalak, familiak neska-mutilaren gizarteratze prozesuan duen garrantziaz jabetzeko informazioa jaso zuen eta arauak eta mugak familian lantzeko estrategia batzuk entzuteko aukera izan zuen:
ESTRATEGIAK
• Mugak jarri eta arduratsuak izaten erakutsi.
• Alderdi baikorrak azpimarratu / aukerak proposatu.
• Emozioak eusteko (erregulatzeko) garaian ondoan aritu.
• Arauak adinera egokitu / Ahalegina, saiakera bultzatu.
• Entzunez, berarekiko ulermena trasmititu.
• Sentipenak adierazten, frustrazioari eusten eta sariak atzeratzen erakutsi.
Gaiaren inguruan gurasoek ere zenbait kezka azaldu zituzten.
JARRAITZEKO GOGOZ
Zalantzarik gabe, gatazkei eta neska-mutilen arteko harremanei buruz hitz egiten jarraitzeko eta gehiago jakiteko gogoa piztu zitzaien arduradunei, “Guraso bezala egiten duguna aztertzeak ondo egiten dugun hori indartzen eta hobetu dezakeguna ikusten laguntzen digu, eta aurrerantzean, poliki-poliki hobeto egiteko bidea zabalik uzten digu”.