Sinadura bilketa horrez gain, datorren larunbatean ekitaldi jendetsua burutzeko asmoa dute, eguerdiko hamabitan Basteroren atarian. Bi helburu nagusi ditu deialdi horrek, lehena Andoaingo gainerako alderdiei zuzendutakoa da. Ilegalizazioaren aurrean alderdi horiei guztiei jarrera argitzeko eskaera egingo dietela aurreratu dute.
Bigarrenik, Hauteskunde Orokorrei begira ezker abertzalearen ordezkaritza errespetatzeko eskaera egingo dute. Zera diote agiri horretan, “Independentziaren hautua egiten duten andoaindar eta euskal herritarrak ordezkatuko dituen indar politikoak izateko eskubidea dute, eta estatu espainiarrak ezin du berau urratu, ezin du ehunka andoaindarren hitza zapaldu”. Hitzordua, esan bezala, larunbat honetan izango da.