Goñik, bere hitzaldi interesgarrian, eskolak gizartearen garapenaren zerbitzura egon behar zuela nabarmendu zuen, eta gizartea aldatzen doan bezala eskola ere aldatzen ari dela. Mende honetako eskolaren lau erronka nagusi ere aipatu zituen: irakatsi, erakutsi eta ikasi, gizarteratu eta politizatu.
Mendeurren honetako hurrengo ekintza, datorren urtarrilaren 30ean izango da. Egun horretan Juan Agirre eta Aitziber Salinas urnietarrak idatzi duten “Urnietako irakaskuntzaren historia laburra (Pedro Biteri Aranaren mendeurrena)” liburuaren aurkezpena egingo da Lekaion 18:00etan. Aurkezpenaren ondoren liburuaren bi egileek hitzalda eskainiko dute, “Irakaskuntza Urnietan: historiari begirada” gaiarekin.