Arau subsidiarioak hizpide

Zalantzazkotzat jotzen duen Arau Subsidiarioen dokumentuari buruz herritarrek duten iritzia bildu asmoz, bi hitzaldi eskainiko ditu Javier Segurado Iriondo arkitektoak datozen urtarrilaren 31n eta otsailaren 7an 19:30etan, Lekaion. Bilkura horien asmoa, gaiari buruzko kontzientzia hartu eta egun erantzunik ez duten galderak eta zalantzak argitzea da. Eta esan bezala, urnietarrek dakitena partekatu eta haien iritziak biltzea. Urnietak zerbait hobearen aldeko apustua egin dezakeela aipatzen da deialdian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!