Eskabadora erreta

Atzo gauean langileek Andazarrateko aparkalekuan utzitako eskabadora erreta azaldu da gaur goizean. 

Langileek azaldu dutenez, “iluntzeko zazpiretan aparkatuta utzi genuen, hortxe. Begira nola aurkitu dugun gaur goizean. Ez du ezertarako balio. Berria erosi beharko da”. Eskabadora, Andazarrate gainean eraikitzen ari diren behitegiaren langileena da, “badirudi azken bi asteetan beste pare bat eskabadora erreta agertu direla Asteasun, behe aldean egiten ari diren beste obra batzuetan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!