Era berean, sententzia ondo iruditu zaiela aipatu du alkateak, "500 €ko isuna eta udaletxetik, gurasoen baserritik nahiz gure familiagatik 200 metro hurruntzeko eskatu zaio bi hilabetez Leandrori". Bi hilabeteko tartea luzea ez bada ere, garai egokia dela uste dute; denbora tarte horretan egingo baitira bidea berritzeko lanak.
Arantxa Aburuzak nahiz bere familiak eskertu egin nahi dute herritarrengandik jasotako elkartasun eta babesa.
(Gaiaren inguruko informazio zehatzagoa, gune honetan bertan: Adunan klik eginda).