Testuinguru horretan kokatzen da hilaren 22an abian jarri nahi duten ekimena. Kontsumo txikiko bonbilak doan banatuko dira, urnietarren artean. Baina ez hori bakarrik. 75 watt-en baliokidekoa den argiztagarriarekin batera, etxean energia aurrezteko gida, eta ibilgailuetako bioerregaiei eta ibilgailuak gidatzeko doako ikastaroei buruzko informazio liburuxka bana. Dena, aipatu bezala, doan.
Hori guztia eskuratu nahi duenak, Nortasun Agiria, pasaportea, gidabaimena edo nortasun agiriaren zenbakia ageri den bestelako dokumenturen bat aurkeztu behar du. Herritar bakoitzak bi pertsonen nortasun agiriak erakutsi ditzake eta haietako bakoitzarentzat sorta bana eskuratu.
Banaketa datorren asteartean, urtarrilaren 22an egingo da San Juan plazan, udaletxe parean. Honako ordutegian: 11:00-14:00 artean eta 15:30-17:30 artean.