Kaldereroetako entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 17a, 10:22

Datorren urtarrilaren 26an, larunbatarekin, Hungariako kaldereroen etorrera antzeztuko dute andoaindarrek. Ontza elkarteak antolatuta, inauterien atariko giroa suspertzen ahaleginduko dira.

Konpartsaren kalejira Ontza elkartetik irtengo da 18:30etatik Goikoplazara abiatzeko. Konpartsakideak dagoeneko entseguekin hasita daude eta hurrengo biak hilaren 22an eta 24an izango dira Berrozpen.

Urtarrilaren 26an irteten diren kaldereroek elkarrekin afaltzeko aukera badute, Ontza elkartean bertan hamar euroren truke. Izena emateko, Elizondo eta Arteta tabernetan hilaren 24a baino lehen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!