2000 euroko erosketa txartelak jaberik ez du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 17a, 10:21

Larunbata Salkinek Eguberrietan antolatu zuen 2000 euroko erosketa-txartela xahutzeko eguna da. Irabazleak Salkineko denda bakoitzeko gehienez ere 200 euroko erosketak egin ditzake denda bakoitzean, 10:00tan hasi eta 13:30ak bitarte.

Hasiera batean, 07.061 zenbakia daraman txartelaren jabeak 2000 euroko saria jaso behar zuen. Dagoeneko ez du kopuru hori jasoko, txartela aurkezteko epea amaitu baita. Eguberrietan eginiko erosketengatik jaso behar zuen saria ez da nolanahikoa baina, irabazlearen arrastorik ez dagoenez, beste bi aukera eskaini zituzten Salkineko arduradunek. Eta beste bi zenbakietan martxa bera jarraitu du sariketak. Urtarrilaren 14rako agertu behar zuen 84.854 zenbakia daraman txartelaren jabeak, eta hamaseirako 63.884 zenbakia daraman txartelaren jabeak. Hiru aukera eskaini ditu eta hiruretan kale. Marka da gero.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!