Zabor-edukiontzien kokaleku aldaketa

Villabonako Udalak bandoa kaleratu du gaurko egunarekin, bertan urtarrilaren 17tik aurrera, hondakinak jasotzeko edukiontziak aldatu egingo direla jakinarazten da, baita horien kokapena ere.

"Aldaketa progresiboa izango da, urtarrilaren 17tik hasita. Egun horretan zaborren edukiontziak aldatu egingo dira, baita lekuz ere, baina ez berziklapenerako edukiontziak". Ondorioz, zaborrak leku berrietan uztea eskatzen zaie herritarrei.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!