Ezohiko batzarra, mehatsuei erantzuteko

Hainbat hautetsik heriotza mehatsuak jasan dituztela eta, ezohiko batzarra egingo du gaur Adunako udalbatzak. Mehatsatuei elkartasuna adierazteaz gain, mozioa onartzea espero da.

Mehatsuen atzean espropiazio kontuak daudela azaldu dute udaleko iturriek. Herrian egin beharreko bide bat dela eta lur batzuk espropiatu behar dituzte, eta lur zati baten jabea da antza, hautetsien aurkako heriotza mehatsuak egin dituena. Gaurko mozioan mehatsu horien aurrean zer jarrera hartu ere aztertuko dute. Iluntzeko zortzietan hasiko da ezhoiko udalbatza.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!