Autzara, Aizkardi mendi elkartearekin

Datorren igandean, urtarrilaren 20an, Erratzu-Autza-Aldude mendi ibilaldia antolatu du Aizkardi mendi elkarteak. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Olaederra kiroldegi aurretik.

Mendizaleek Erratzun (302 m.)emango diote hasiera ibilbideari eta handik Autza mendira igoko dira, Baztango gailur ederrera (1306 m.). Jaitsieran Antzola eta Argañeta zeharkatuko dituzte (1006 m.), Villabonarekin anaitutako Aldude herrira iristerako (307 m.).

15 kilometro inguruko luzera du ibilbideak eta bost ordu eta erdi inguru beharko dira bidea egiteko.

Izen-ematea, 943 694 458 telefono zenbakian egin daiteke (Joxan) edo Aizkardi mendi elkartean, ostegun iluntzean. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 17a izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!