Elikagai bilketa Sahara herriaren alde

“145 kilo lenteja, 118 kilo azukre, 95 konpresa poltsa eta 476 atun lata bildu zen guztira. Horrez gain, izan zen beste elikagairen bat ekarri zuenik ere, izan ere, aurreko urteetan arroza eta bestelakoak eskatu izan ditugu Saharara bidaltzeko eta herritar batzuk horiek hartuta hurbildu ziren. Arroza eta bestelako elikagaietan 45 kilo batu zen”, azaldu du Sahararen aldeko bilketetan lanean aritzen den Maixabelek.

Abenduaren 29rako zuten jarria hitzordua adunarrek. Saharako errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko elikagai bilketa egin zen udaletxe aurrean eta jende ugari hurbildu zen bertara.

Sahararen alde, aurreko urtean baino elikagai gehiago biltzea lortu dute adunarrek. Lentejak, azukrea, konpresak eta atuna biltzeko eskaera luzatu zuten eta herritarrek ez zuten hutsik egin. “145 kilo lenteja, 118 kilo azukre, 95 konpresa poltsa eta 476 atun lata bildu zen guztira. Horrez gain, izan zen beste elikagairen bat ekarri zuenik ere, izan ere, aurreko urteetan arroza eta bestelakoak eskatu izan ditugu Saharara bidaltzeko eta herritar batzuk horiek hartuta hurbildu ziren. Arroza eta bestelako elikagaietan 45 kilo batu zen”, azaldu du Sahararen aldeko bilketetan lanean aritzen den Maixabelek. “Oso pozik gaude jasotako erantzunarekin. Eskertu beharrekoa da”, gaineratu du. Bertaratu ziren herritarrek pintxo goxoak dastatu zituzten emandako elikagaien trukean.

Santa eskean
Inguruko hainbat herritan egiten da elikagai bilketa eta otsaila inguruan, dena batu eta Sahara aldera bidaliko dute. Baina ez da hemen amaituko adunarrek Sahararen alde egiten duten lana. “Santa Ageda bezperan kantari aterako gara taldetxo bat eta hor bildutako dirua Saharara bidaliko dugu. Urte mordoxka daramagu horrela egiten eta aurten ere hala egingo dugu. Santa ageda bezpera astelehenarekin egokitzen da eta ez da talde handia biltzeko egun egokia, baina saiatuko gara”, gaineratu du. Udan berriz, Saharatik etorritako haurrek egun pasa polita egiteko aukera izango dute Adunan. Denak elkartu eta jolasean aritzeko eguna izaten da Adunan pasatzen dutena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!