Euskara ikastaroak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 10a, 13:31

Urte berriarekin batera Andoaingo AEK euskaltegiak euskara ikasi edo bere euskara maila hobetu nahi duenarentzako matrikula epea irekia dagoela jakinarazi nahi du.

Honako ikastaro hauek eskainiko dira:
  • Astelehenetik ostiralera. 09:15etik 11:15era.
  • Astelehen, astearte eta ostegunetan 09:30etik 11:30era ALFABETATZE ikastaroa.
  • Astelehenetik ostegunera iluntzeko 19:00etatik 21:30era
  • Astelehenetik ostegunera 19:00etatik 21:00etara EGA prestatzeko ikastaroa.

Matrikulazio epea otsailaren 1ean amaituko da eta bulegoa 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara izango duzue zabalik. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 591704 telefonora deitu edo AEKk Andoaingo Extremadura 5 behean duen bulegora gerturatu.


Bestalde, Andoaingo Udalak euskara ikasteagatik diru laguntzak ematen dituela ere jakinarazi nahi dizuegu. Informazio gehiago Andoaingo Udalean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!