Hala ere, eguraldia hezea izan dugu bukatu berri den 2007. urtean. Azken hamar urteetako euritsuena izan baita metro karratuko 1889 litrorekin. Horretan zerikusi handia izan zuten abuztuaren bigarren hamabostaldian izandako ezohiko euriteek. Azken hamar urte hauetako egunik euritsuena ere iazko abuztuaren 23a izan zen. Egun guztian izandako zaparrada mardulen ondorioz 125 litro jaso ziren metro karratuko.
Horrela, abuztuan egindako 355 litroak, eta martxoan egindako 313 litroak direla eta, bataz besteko 157 litro eman digu hileko 2007ak. Hemen, kopuru normala, gutxi gora-behera hileko 125 litrokoa denean.
Beraz betikoan gaude, klima aldaketak gora, klima aldaketak behera, prezipitazio kopuruari dagokionez, behintzat, oraindik ez dago nabarmentzeko moduko aldaketarik.
Euri neurketa Urnietan
Euri litroak m2 bakoitzeko, 2007 urteari dagokiona.
- Urtarrila 165
- Otsaila 156
- Martxoa 313
- Apirila 113
- Maiatza 195
- Ekaina 95
- Uztaila 55
- Abuztua 355
- Iraila 129
- Urria 136
- Azaroa 42
- Abendua 135
- GUZTIRA 1889