Txapeldunei gorazarre

Urtea estreinatu berritan, iazkoari begirada bat bota eta urnietarrek kirolaren alorrean izandako lorpenak gogora ekarri ziren pasa den urtarrilaren 4an ospatu zen Kirol Galan. Alkate Mikel Izagirrek eta zinegotzi Mertxe Zapiainek harrera egin zieten modalitate ezberdinetan 2007an nagusitu ziren herriko kirolariei.

Mikel Izagirrek omenduen jarduna azpimarratu nahi izan zuen. Haiek lortutako garaipenak, esfortzu eta lan luze baten ondorio direla adierazi zuen. Eta kirola, ez dela kirolarien lana bakarrik, baita haien inguruan biltzen diren gainerakoen ahalegina ere. Modu horretan gogoan izan zituen prestatzaileak edota kirol ekitaldien antolatzaileak. Aipatutakoek isilpean egiten duten lana omentzeko ere baliatu zen ekitaldia. Askari eder batekin amaitu zen aurtengo Kirol Gala.

POZIK, AURTENGOARI BEGIRA
Omendutakoek udal ordezkarien eskutik sariak jaso zituzten. Jon Pagola eta Mikel Garmendia pilotariek urte berean bi txapelketa irabazi zituzten. Pozik jasotako sariarekin, aurtengorako marka hori haustea espero dute. “Aurten hiru txapelketa baietz, apustua egina dugu”, zioten. Iazkoa urte ona izan arren, hobegotzat jotzen du Nerea Arruti judokak 2006a. “Ia aurten Espainian zerbait egitea lortzen dugun”, adierazi zuen. Kirol modalitate honetan nesken parte hartzea gorantz doala eta maila handia dagoela azpimarratu zuen Arrutik. Maila bera erakutsi du baita, Marijo Sardonek. Harria jasotzen eta judoan lortutako garaipenekin, “ehunetik berrehun, beteta nago”, adierazi zuen. Azken hilabetean izan duen lesioa sendatuta, 2008ari begira dago. “Ez dakit aurten errepikatuko den, baina saiatuko gara berriz ere”, adierazi zuen Marijo Sardonek. Kirol urte bikaina izan duten urnietarren hiru adibide.

OMENDUAK
EHIZA
Jose Luis Toledotxiki
Gipuzkoako oilagor ehizaren txapelduna.

Laxaro Oiarbide
Gipuzkoako “ehiz ibiltaria” modalitatean txapelduna beterano kategorian.

Iraitz Oiarbide
Gipuzkoako “ehiz ibiltaria” modalitatean txapelduna helduen kategorian.

JUDO
Marijo Sardon
Judoka (+78 kg) pisuan. Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna.

Nerea Arruti
Judoka (-70kg) pisuan. Gipuzkoako eta Euskadiko judo txapelduna 20 eta 23 urtez azpiko kategoriatan. Gipuzkoako txapelduna senior kategorian.
HERRI KIROLAK
Marijo Sardon
Marka hausteak harri jasotzen: 100kg zilindro zaharrarekin hamar altxaldi bost minututan; 113kg zilindro zaharrarekin bost altxaldi bost minututan; 89 kg bola sei altxaldi bost minututan.

TXIRRINDULARITZA
Mikel Bergara
Mountain bike jaitsieran, Euskadiko txapelduna master 30 urtez azpiko kategorian.

ATLETISMOA
Axier Goikoetxea
Gipuzkoako kross eta 800 metrotan txapelduna helduen kategorian. Euskadiko 1500 metrotan txapelduna junior kategorian.

PILOTA
Jon Pagola-Mikel Garmendia
Udaberriko eta Gipuzkoako txapeldunak jubenil 2.kategorian.


Antolatzaileen oharra: Aintzakotzat 2007an txapelketa ofizialak irabazi dituzten kirolariak hartu dira. Kirol lorpenak baloratu dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!