Kaxkagor elkartearen eskutik, gazteentzako ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko urt. 8a, 18:17

Kaxkagor elkarteak, Zizurkil eta Asteasuko Udalen eta Aiztondo zerbitzuen mankomunitatearen babesarekin, gazteei begira hainbat ekintza antolatu du urtarrilaren 12rako.

Batetik, eskaladarekin lehen harremana izateko aukera eskainiko zaie Zizurkil, Aduna, Alkiza, Asteasu eta Larraulgo 12 eta 16 urte bitarteko gazteei datorren urtarrilaren 12an, 11:00tatik 13:00etara Asteasuko pilotalekuko rokodromoan. Asteasura bakoitzak bere kabuz joan beharko du. Han, eskalatzeko materiala eta begiraleak dohain izango ditu.

Bestetik, gazte topaketa antolatu dute urtarrilaren 12 arratsalderako Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. 16:30etatik 19:30etara filmeekin, mahai-jokoekin nahiz musikarekin ondo pasatzeko aukera izango da. Baita lagun berriak egitekoa ere. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago ekintza hau ere. Antolatzaileek parte hartzea doakoa izango dela gogoratu dute eta norberak gustuko musika eta jokoak ekar ditzakeela.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!