Zolatze lanak Oriamendi auzoan

Udaletxean eskaera asko jaso eta gero, Oriamendi pasealekua hobetzeko lanei berehala ekitea erabaki du Udalak.Pasealekuan zolu berria jarriko dute, baina lehendabizi, etxebizitzen ondoan dauden zuhaitzak bota egingo dira. Gaur, urtarrilaren 7an emango zaie lanei hasiera. Udalak barkamenak eskatu dizkie herritarrei, lanek eragingo dituzten eragozpenengandik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!