Herriko kirolariei omenaldia gaur, pleno aretoan

Alkateak harrera egingo die 2007. urtean zehar txapelketaren bat irabazi duten kirolari urnietarrei. 19:00etan hasiko da ekitaldia udalbatza aretoan.

2008 hastearekin batera, urtero hutsik egiten ez duen ekitaldia ospatuko da gaur Udaleko pleno aretoan. Txapelketaren bat irabazi duten kirolari urnietarrei harrera egingo die alkateak. 19:00etan hasiko da herritar ororentzat irekita izango den ekitaldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!