Oria merkatal elkartearen zozketa

Gaur arratsaldean banatu dira Oria merkatal elkarteko kideek herrian erosketak egiten zituzten pertsonen artean abian jarri zuten zozketako sariak.

Hiru sari zozketatu dituzte Oria merkatal elkarteko kideek herrian erosketak egin dituzten pertsonen artean. Lehen saria, elkarteko merkatariek eskainitako produktuekin osatutako saski ederra zen. Tolosako Lurdes Mayak eskuratu du eta pozik agertu da sariarekin. Amasa-Villabonako Miren Ayerdirentzat izan da bigarren saria; Etxesagasti inmobiliariak eskainita, Bizkaiako Gauztegiz-Arteaga herrian "Txopebenta" nekazal etxean bi lagunentzat astebukaera. Hirugarren saria ere Amasa-Villabonan geratu da. Asteasuko Olarrea-Goikoa jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi baitu Maite Jimenezek. Zorionak hiruroi eta ondo pasa!

Argazkian, ezker eskuin: Maite Jimenez (hirugarren sariduna), Miren Ayerdi (bigarren sariduna), Mari Karmen Iztueta (Ogi goxo okindegiko kidea eta Oria merkatal elkarteko lehendakaria), Lurdes Maya (lehen sariduna) eta Eneritz Altuna (Etxesagasti inmobiliariako kidea eta Oria merkatal elkarteko lau bokaletako bat).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!