50 umetik gora izan dira txirringa eta kaskoa hartu eta arratsaldeko lauetarako San Juan plazara igo direnak. Giro bikainarekin ospatu dute Sanmiel jaietan euria zela eta bertan behera utzitako bizikleta jaia. Txikienetatik hasita, ordulariaren aurkako froga banan-banan burutu dute plazan bertan antolatutako zirkuituan. Partaidetza ez da izan jaien barruan izaten den bezain ugaria, baina Urnieta Kirol Elkarteko antolatzaileak pozik agertu dira izandako erantzunarekin. Bukaeran partehartzaile guztientzako sariak banatu dira.