Urnieta, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Donostia, eta abarretatik etorritako mendizale ugari elkartuko da urtarrilaren bateko goizean Adarramendiko gailurrean. Batzuk oso goiz mugitzen badira ere(eguna argitu aurretik) ohikoena beranduxeago igotzea da. Urtero bezala, Andoaingo Euskalduna Mendigoizale Taldea arduratuko da igotzen direnentzat salda beroa prestatzeaz. Ez da plan txarra, gabon jai hauetan jateko eta edateko orduan egindako gehiegikeriekin hartutako karga apur bat arintzeko. Beraz, animo eta denok Adarrara!