Partida gogorra Urnietako pilotalekuan larunbat arratsaldean ikusi ahal izan zena. Bi bikoteak txapelketa guztian partidarik galdu gabe iritsiak ziren finalera. Hasieran aurrea hartu zuen Erniopeko bikoteak eta horrela joan zen partida 13 eta 8koraino. Orduan etorri zen urnietarren erreakzioa, batez ere Mikelen eskutik, eta 13nako berdinketa lortu zuten. Gero 14 eta 15era berdinduta izan ziren, baina handik aurrera etxekoen nagusitasuna agerian gelditu zen. Azkenean, eta partida borrokatu baten ondoren, 22 - 16 izan zen markagailuak erakutsi zigun emaitza. Urteari amaiera ezin hobea eman dio jubenil mailako bikoteak. Zorinak!