Caixaren bulego berria Urnietan

Pasa zen abenduaren 27an, La Caixak Urnietan ireki berri duen sukurtsalaren inaugurazioa egin zen. Aitor Gomez Garralda da bulego berri honetako zuzendaria, eta alboan izango du Idoia Gabilondo Nieto. Idiazabal kaleko hogeigarrenean kokaturik, aurrerantzean ateak zabalik izango ditu, goizetan 8:15etatik 14:00etara eta ostegun arratsaldetan 16:30tik 19:45etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!