ANDOAINGO SAIHESBIDEAN AZPIKO PASABIDEA EGITEA
Azpiko pasabide hori egin ahal izateko, Andoaingo saihesbidea egiteko proiektuaren 1 zk.ko proiektu aldatua onartu du Diputatuen Kontseiluak. Proiektuari dagokion aurrekontua 129.346,65 euro da, eta lanak gauzatzeko epea bi hilabete.
Larramendi eta Larramendi Txiki baserrietako jabeen eskaerak betetzeko egingo da azpiko pasabide hori. Izan ere, egiten ari diren saihesbidearen alde banatan (2,500-3,000 k.p.) dauden bi bide elkarrekin lotzeko azpiko pasabidea egitea eskatu zuten. Azpiko pasabideak 2,800 k.p.an zeharkatuko du saihesbidearen enborra, eta 39,7 m luze izango da.