Ez, ordea, bakarrik ikusi eta gozatzera joandakoak. Han izan baitziren, besteak beste, Laureano Paniagua saskigile ezaguna, ostiralean, Donostiako Gros auzoko Txofre plazan eta larunbata goizean Tolosako Beotibar pilotalekuaren aurrealdean. Gustura zegoen izandako salmentekin. Donostian, Gipuzkoa plazan, izan zen baita ere, azken hamabost urteotan egin duen bezala, Pilar Zubillaga, Goiburu etxaldeko ahateen produktuak saltzen.
Ezagunak dira Euskal Herri osoko jairik nagusietan, Ugarte anaiak. Kalean txalaparta jotzea da urnietar hauen eginkizuna, eta ez zuten hutsik egin bi jai handi hauetan. Ostiralean Donostiako Boulevarrean aritu ziren, eta larunbatean Tolosako Triangelu plazan. Beti bezala, jende mordoa izan zen beraien txalaparta saioak entzun eta ikustera hurbildu zena.