Zumea plazako eskultura lekuz aldatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 27a, 20:14

EAk aztergaia aurkeztu zuen eta horren bitartez iritsi zen Alkatearen iragarpena. Eskulturaren gainean obraren egileek zeresan handia dutenez, Udalak obraren eskubideak bereganatzeko dokumentazioa prestatzen hasi eta eskultura lekuz aldatzeko pausuak emango dituztela iragarri zuen Perez Gabarain alkateak. Sozialistek EAri eskatu zioten horrelako gaiak Hirigintza Batzordean eztabaidatzea. Mozioa ez zen aurrera atera, baina eskultura lekuz aldatuko dutela jakiteko baliagarria izan zen. Noiz izango den zehaztu gabe dago oraindik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!