Disko festa eta haur parkea urte zahar egunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 27a, 19:32

Andoaingo gazte askok Nafarroa Plazan ipiniko duten Disko festan ongi etorria emango diote 2008ari. Goiztiarrek Adarra mendian hitzordua ipini dute. Eguberri astea oporraldiarekin lotzen ari dira gehiago eskualdeko langile asko. Dagoeneko ez da soiliki ikasleei zuzenduriko oporraldia. Aisialdiak geroz eta tarte zabalagoa du urteko sasoi honetan.

Herritik kanpo joateko aukera baliatzen duenak, herrian bertan burutuko diren ekitaldiak galduko ditu. Besteak beste, Andoaingo Allurralde kiroldegian antolatuko den haur parkea edota Nafarroa Plazan egingo den disko festa.

Andoain
Disko Festa, Nemux gang

Nafarroa Plaza.
Abenduak 31, astelehena.
00:45-04:00.

Eguberrietako Haur Parkea
Allurralde Kiroldegia.

Abenduak 30, igandea.
11:00-13:30 / 16:00-20:00.
Abenduak 31, astelehena.
11:00-13:30.

Ikuszirkus, Gazte Astea
Abenduak 29 eta 30.
Informazio gehiago Agenda atalean.
   

Adarrara igoera
Urtarrilak 1, asteartea.
Goizean goizetik, Euskalduna Mendigoizale elkartearen eskutik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!