EAE-ANV Udaltaldeak 2008rako aurrekontuak amasar eta villabonatar guztiei aurkeztu nahi dizkiete. “Dakizuen moduan, aurrekontuak herri baten gorabehera guztiak, diru-sarrera eta irteera guztiak jasotzen dituen dokumentuak dira. Zer egin nahi den eta zenbat dugun hori egiteko”. Besteak beste, herrian egin duten galdeketaren emaitzak jakinaraziko dira, “gure Udaltaldeak, zinegotzi guztiak eta alkatea buru duen taldeak proposamen bat garatu du, horretarako galdeketa bat jarri genuen abian herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko, modu berean herriko eragile desberdinen ekarpenak ere jaso ditugu. Orain zuei, herritarrei erakustea da gure gogoa. Esan genuen moduan, guk Villabona herritarrekin eta herritarrentzat egin nahi dugulako”.