Aspalditik Ugartetarrek ez dute hutsik egiten Euskal Herriko jai nagusientan. Horietako bat da Donostian ospatzen den San Tomas eguna. Horrela gaur, egun guztian, Bretxa ondoan, Donostia erdiko Boulevarrean izan dira, ohi duten bezala kalean beren aktuazioak egin eta diskak saltzen. Gaur ere jende andana hurbildu da txalaparta saioa hasten zutenero.