Teodoro Hernandorena VI. ipuin lehiaketa

2001 urtean hasitako bideari jarraiki, aurten lehiaketako VI. edizioa egin da. Abenduaren 21ean jakinarazi ziren Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako aurtengo irabazleen izenak. Maria Anjeles LAzkano alkateak banatu zituen sariak. 426 ipuin aurkeztu ziren guztira. Ez zen lan erraza izan irabazleak aukeratzea epaimahaikideentzat.

A MAILA
Lehen saria: Toto zapata ibiltaria, June Gurrutxaga
Bigarren saria: Meditreitor baso maitagarria, Maddalen Ugalde
B MAILA
Lehen saria: Asto zaharra, Ainhize Urkola
Bigarren saria: Biolin zaharra, Leire Otermin
C MAILA
Lehen saria: Ez hondoratu, Leire Lopetegi
Bigarren saria: Gizon arriskutsua, Unai Calvo
D MAILA
Lehen saria: Kriminal arriskutsua, Jon Egues
Bigarren saria: Amets batean, Iker Lizeaga
E MAILA
Lehen saria: Urkamendi, Urtzi Reguero
Bigarren saria: Egurrezko kaxa, Ainitze Etxaniz

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!