Udaletxean ikusgai jarraitzen du Plan Nagusiaren nondik norakoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2007ko abe. 21a, 12:33

Gaur, osteguna, hitzaldia Basteroko ekitaldi aretoan 19:00tik aurrera. Sarrera, doan.

Garraio, industri eta hirigintza alorrean eraldaketak izango dira etorkizunean, Andoain herrian. Udalak dagoeneko hasierako onespena eman dio egitasmo hauek guztiak aurrera eramateko duen Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari.

Plana, aipatu bezala, hasierako egitasmoen aurkezpenean dago. Bide luzea dago egiteko eta planak moldakuntzak izan ditzake. Hasierako egitasmo guztiak modu argigarrian uler daitezen, Udalak irudi bidezko argazki muntaiak ikusgai ipini ditu Batzarraldi aretoan. Eta Aiurri astekariak, eskualdeko nortasun hitzak lantzeko duen konpromisoari eutsiz, argazki muntai horiek bere orrialdeetara ekarri ditu. Nork bere etxean, irudi bidez bada ere, etorkizuneko herriari itxura har diezaion.

Orain arte errepide mapa berriak auzotar eta herritar askoren interesa piztu du, zuzeneko eta zeharkako kalteak sor ditzakeelako Sorabillan, Bazkardon edota Buruntzan.
Plana, esan bezala, eremu berrietara zabaltzen da. Industrigune berriak sortuko dira Sorabillan, Leizotzen, Aritzagan edota Bazkardon.

Egitasmo berri honen arabera ere milaka etxebizitza berri sortuko dira herriguneko toki ezberdinetan.

Gauzak horrela iraultza modukoa ezagutuko du Andoainek, urte gutxiko epean. Gai honi buruzko udal batzarraldian gobernu taldeko eta oposizioko taldeek alegazioak aurkezteko asmoa agertu zuten. Herritarrek, noski alegazioak aurkezteko epea daukate 2008ko apirilaren 3a bitarte.

Plan Nagusian agertzen den egitasmoren bat kentzeko edota aldatzeko alegazioaren prozedura erabili behar da. Andoaingo Udaletxean horretarako bereziki ipini dituzten orrietan herritar orok nahi adina alegazio aurkez ditzake. Plan Nagusiaren erredakzio taldeak behin betiko egitasmoa finkatzeko kontutan hartu behar ditu alegazio guztiak.
Plan Orokorrean sakondu nahi duen ororentzat, udal ordezkariek dokumentazio osoa Agustin Leitza kaleko Copilaster dendan eskuragarri dagoela jakinarazi dute.

Azken batzarraldian Udal ordezkariek Andoain biziberritzeko Plan Nagusiari bidea zabaldu zioten. Etxebizitza, industria eta garraio aldetik irizpide berriak ezarriko dira.

Informazio gehiago:

Abenduren hamalauean eginiko Aparteko Bilkuraren kronika

Udaletxean aurki daitezkeen argazki-muntaiak

Etxabeak eta lokal komertzialak etxebizitza bihurtzeko ordenantza 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!