Jaiotza biziduna, Jesusen Bihotza ikastolak

Abenduaren 24an, Jesusen Bihotza ikastolako Guraso elkarteak antolatuta, urtero bezalaxe, jaiotza biziduna jarriko da Zentroaren eta elizaren arteko plazan. Elkartasunezko Eguberriak gogoratu nahi dituzte ekitza horren bitartez.

Abenduaren 24an, Jesusen Bihotza ikastolaren jaiotza biziduna goizeko 11:00etatik 12:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara ikusgai izango da. Ikastolako ordezkariek jakinarazi dutenez, "jakin ezazu ikastolako guraso, irakasle eta ikasle guztiak gonbidaturik zaudetela, eta noski, herriko eta kanpoko lagun guztiak ere bai. Zuen seme-alaba txikiei nahi adina argazki ateratzeko aukera polita ere izango duzue bertan. Eguberri hauetako oroimen gozo bat gorde dezagula eta Jesus haurtxoak lagun diezagula solidarioak izaten, bereziki behartsuekin eta bazterturik dauden gure anai-arrebekin. Herrian zehar kantari ateratzen zareten talde guztiei ere, zuen abestiak jaiotzaren aurrean abesteko gonbitea luzatzen dizuegu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!