Bi aurkezpen ekitaldi egitea pentsatu dute EAE-ANV alderdiko kideek. Lehenengo aurkezpena urtarrilaren 3an Villabonako Gurea zine aretoan egingo dute arratsaldeko 19:00etan. Bigarrena, berriz, urtarrilaren 10ean Amasako Kultur Etxean iluntzeko 20:00etan. EAE-ANV Udal taldeak 2008rako aurrekontuak amasar eta villabonatar guztiei aurkeztu nahi dizkiete. “Dakizuen moduan, aurrekontuak herri baten gorabehera guztiak, diru-sarrera eta irteera guztiak jasotzen dituen dokumentua da. Zer egin nahi den eta zenbat dugun hori egiteko”. Besteak beste, aurkezpen horietan herrian egin duten galdeketaren emaitzak jakinaraziko dira, “gure Udal taldeak, zinegotzi guztiak eta alkatea buru duen taldeak proposamen bat garatu du, horretarako galdeketa bat jarri genuen abian herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko, modu berean herriko eragile desberdinen ekarpenak ere jaso ditugu. Orain zuei, herritarrei erakustea da gure gogoa. Esan genuen moduan, guk Villabona herritarrekin eta herritarrentzat egin nahi dugulako.