Zizurkilgo Pedro Mari Otaño ikastetxea 25. urteurrena ospatzen ari da. Inaugurazio ekitaldiko irudian, ikasleak dantzan ikus daitezke. Baina festa ez da oraidik amaitu. Bihar, San Tomas egunean, goizez txistor jatea eta arratsaldez Olentzaroren etorrera izango dituzte. Urteurrenaren karietara antolatutako argazki erakusketa bihar iluntzera arte izango da ikusgai.