Batetik, La Salvadora eremuari dagokion Villabonako Plangintzako Arau Subsidiarioetako zenbait elementu aldatzeko espedientearen Testu Bategina onartzeko proposamena egin zen eta bilkuran bildutako EAE-ANV, PNV eta IU alderdiek aho-batez onartu zuten proposamena.
Bigarrenik, "Euskal Herriaren eskubideen alde, egitasmo politiko guztiei aukera demokratikoa. Herri gisa erantzuteko garaia da” mozioa onartzeko proposamena luzatu zen eta EAJ-k proposatutako beste puntu batzuekin idatzia zehaztu ondoren, aurrera atera zen. IU alderdia abszenitu egin zen.
Hirugarrenik, Villabona, Zizurkil, Aduna, Larraul eta Alkizako Udalek aurkeztutako “Aiztondo Bailara, giza eskubide guztien alde. Euskal Presoak Euskal Herrira” mozioa onartzeko proposamena ere aurkeztu zen. EAE-ANV eta PNVren aldeko botoekin atera zen aurrera. IU abszenitu egin zen.
Laugarren eta azkenik, Esait-ek aurkeztutako “Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat” mozioa onartzeko proposamena aztertu zuten. EAJ eta IU abszenitu egin baziren ere, EAE-ANV alderdiko zinegotzien botoekin aurrera atera zen mozioa.