Gero, Kale Nagusia zeharkatu eta gero gabonetako kantak abesten arituko dira kalez kale. Juanita Alkain plazan amaituko da musika kalejira, bertako etxe batetik Olentzerok eta Mari Domingik haurrei hitz egingo die. Gero, zubi berritik joango dira. Olentzero eta Mari Domingiz gain, astoa ere etorriko da Andoainera. Antolatzaileek urtero errepikatzea desio dute.